Kantari ezezaguna, etxekoaEtxeratzeko orduan, bidegurutzean, urdoztarrak eta bastidarrak kantuan aritzen ziren. Behin Emileren etxetik goxoki kantatzen zuen norbaiten ahotsa entzun zuten; ezin igarri nor zen kantaria. Etxeko semea zen, baina ez zuen sekula etxean kantatzen. Etxean lana eta lana egin da. Kantuan edo jokoan aritzea denbora galtzea zen. Horrela heziak ziren.