Fedez eta esperantzaz beteta euskarari dagokionean <p>Baikorregia dela esaten diote (euskarari buruz), baina berak badu fedea eta esperantza. 1800. urtean 450.000 euskaldun inguru omen ziren eta orain, berriz, 700.000. Arazoa da gutxiengoa garela. Iparraldean beherakada handia izan da, egia da, baina gorako bidean daude. Ikastolak gauza biziki ederra dira, etae eskola publikoa, irratia, <em>Herria</em> aldizkaria eta abar beharrezkoak euskarak aurrera jo dezan. Giro hori sendotuz joango omen da, ikastolako umeak guraso bihurtzen direlarik ikastolara bidaliko dituzte beren haurrak. Fedez eta esperantzaz beteta dago bera.</p>

Fedez eta esperantzaz beteta euskarari dagokionean
Jean Haritxelar
- ahotsak.eus