Alkatetzatik dimititu 1980an alde egin zuen Baigorritik. Oso urte zailak ziren. ETA hegoaldean eta Iparretarrak iparraldean. Atentatu-saio batean bi iparretarkide hil ziren, horietako bat Baigorrikoa. Familia ezaguna zuen eta hiletara joan zen. Bere zerrendakideei gustatu ez eta dimisioa eman zuten. Berak ere bai gero. Ordurako bazituen kritikak barnean, herrian denbora gutxi igarotzen zuela eta horrelakoak.