Lafonen hurrengoa Bordeleko unibertsitateko katedran 1969an Lafonek erretreta hartu zuen Bordeleko euskarazko katedran eta berak bete zuen haren lekua. Hamazazpi urte egin zituen lan horretan, 1986an erretreta hartu zuen arte. 23 urte darama erretretan. Anartean, 1949an ezkondu zen. Tesira itzuliz, André Martinet hizkuntzalari ospetsuarekin negoziatu zuen bi tesiak Etxahuni buruz izatea. Baigorriko euskararen azterketa egingo zuela agindu zion berak, Haritxelarrek, baina ez du hitza bete.