Mitxelena eta Lafitte tesiaren epai-mahaikoEtxahuni buruzko bi tesi egin zituen, bata Etxahunen bizitzaz eta bestea bere obraz (edizio kritikoa). 1969an irakurri zituen Bordelen. Lafitte, Mitxelena eta Lafon izan ziren epaimahaiko, besteak beste. Ordu asko iraun zuen ekitaldiak. Tesia egiteko CNRSeko ikertzaile gisa egin zituen hiru urteak baliatu zituen. 343 dokumentu berri aurkitu omen zituen tesi horrekin ari zelarik, Lafittek jakinarazi zionez.