Paristik Madrilera espainieraz trebatzera<p>Tolosan egin zuen urte bete "école superiure"an. Liberazioa etorri, Parisera joan (1945) eta hango goi-eskolan sartu zen. Espainola aukeratu zuen irakasgai eta hizkuntza horretan trebatzeko, Madrilen egon zen urtebetez. Han baigorriar bat aurkitu zuen, Madrilgo lizeoko burua, hain zuzen. Parisera itzuli eta irakasle titulua lortu zuen.</p>