Eskuzko dolarea eta matxakea
Garai hartako dolarea nolakoa zen azaltzen du. Tina bat izaten zen, eta haren barruan ardatza eta prentsarekin estutzen zen sagarra. Hasieran matxakari eskuz eragin behar zitzaion, baina gerora sega-makina jarri zuen. Urtean bi mila litro inguru sagardo egiten zen. Botilaratzea beti ezagutu izan du, botilak garbitzea izaten zen lantegirik txarrena.