Aita Hernio zalea edo ardi zalea Ez daki zergatik zuen aitak Herniorako zaletasuna, mendian bizi zelako ala ardiak gustatzen zitzaizkiolako. Hara joanda ere, ardiak ikusten ibiltzen omen ziren. Goizeko seietako meza entzun, etxera bueltatu eta jateko zerbait hartuta, Sainu gainetik joaten ziren Herniora, urtero. Aita San Antonio zalea ere bazen, urtean-urtean ume bat eramaten zuen hara, ama ere joaten zen. Ama hil zen urtean, bera joan zen aitarekin, beltzez jantzita. Lutoa nola izaten zen, osaba-izebena hiru hilabete eta gurasoena urtebete edo gehiago. Donostiako estropadetara ere joaten zen aita urtean behin, Urolako trena hartuta.

Aita Hernio zalea edo ardi zalea
Mari Alberdi Aldalur
- ahotsak.eus