Azpeitiko zineko gorabeherak <p>Zinera Azpeitira joaten ziren. "El milagro de F&aacute;tima" ikusi zutenekoa kontatzen du. Zinea nolakoa zen deskribatzen du, bai eraikina, bai filmak. Erdaraz izaten ziren filmak, eta ondo xamar ulertzen zituzten, kalean ere erdara dezente hitz egin behar izaten baitzuten. Zinera sartzeko, sarrera ordaintzen zuten, baina apaizak kontrolatzen zuen nor sartzen zen eta nor ez. Nortasun agiririk ez zegoen garaian, ez zegoen zorrotz kontrolatzerik jendearen adina.</p>

Azpeitiko zineko gorabeherak
Benita Odriozola Aranberri
- ahotsak.eus