Arrebari erditzen lagunduko zion medikuaren bilaArrebak umea izan behar zuela, Santiago Urrestillara joan zen medikuaren bila. Medikuak, ordea, emaztearekin eztabaida gogorra izan zuen, emazteak ez baitzion uzten etxetik irteten gauez. Azkenean, Santiago Beizamara joan zen bizikletaz, praktikantearen bila. Azkenean Nuarbera iritsi ziren; amak jatekoa prestatu zien eta praktikanteak arrebari erditzen lagundu zion.