Eskolako maisuaren nortasuna eta zigorrak Eskolan, astean behin irteten ziren jolastokira. Garai hartan, gosea zegoen, eta jolastokira irtetean, fruta lapurtzen zuten batzuek. Maisua begira egoten zen; eta gero, klasera sartzean, lapurretan ibili zena harrapatuz gero, jo egiten zuen. Maisu hark ondo irakasten zuen, baina gogorra zen, eta okerreko erantzuna emanez gero, muturrekoa ematen zuen. Maisua langile handia zen: maila ezberdinetako 100 ikasle zituen, eta denei ematen zien klase; baina haserretzen zenean, ahulenak ordaintzen zuen. Eskolan zer ordutegi zuten azaltzen du.

Eskolako maisuaren nortasuna eta zigorrak
IƱaki Lizaso Mendizabal
- ahotsak.eus