Benita Odriozola Aranberri

Azpeitia (Gipuzkoa) (1936)

Biografia

Azpeitiko Aratz Erreka auzoko Ibarrola baserrian jaio zen 1936an. Aita Ibarrolakoa eta ama Errastibasokoa zituen, eta sei anai-arrebako sendia zuen. Ibarrolan baserriko bizimodua ezagutu zuen beti, eta eskolara gari-ereitea bukatutakoan joan ohi zen, etxean lana izaten baitzuten. Aratz Errekako telefono bakarra Benitaren etxean zegoen. Auzoan bertan ibili zen eskolan, eta 11 urterekin utzi zuen. 18 urte zituela joan zen lehenbizikoz etxetik kanpora neskame lanetara Azpeitira, eta bi urte egin zituen bertan. Zestoako bainuetxean ere ibili zen lanean, sukaldari lanetan aritu zen uda batez. 22 urterekin ezkondu eta sei seme-alaba izan zituen. Gaur egun, Urrestillako Eperkuan bizi da.

Zintak

KodeaDataProiektua
AZP-037 2010 Azpeitiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Baserriko lanengatik ezin doktrinara joan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Eskolara gutxi joan ahal izandakoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Euskaraz ez egiteko, eraztunaren zigorra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Elurretan jolasten zutenekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Eskolako metodologia eta ikasgaiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 18 urterekin neskame joandakoa Bideoaren ikonoa
7 Baserritarren eta kaletarren arteko aldeak Bideoaren ikonoa
8 Kalean ibili eta gero, iluntzerako etxera Bideoaren ikonoa
9 Azpeitiko zineko gorabeherak Bideoaren ikonoa
10 Lagunekin egiten zituzten planak Bideoaren ikonoa
11 Loretoko mendiko giroa Bideoaren ikonoa
12 Dantza egiteagatik pasa beharrekoak Bideoaren ikonoa
13 Umetako jolasak Bideoaren ikonoa
14 Gerra osteko oroitzapenak Bideoaren ikonoa
15 Dukearen baserriko maizter Bideoaren ikonoa
16 Etxean inguruko telefono bakarra Bideoaren ikonoa
17 Zestoako hotelean lanean Bideoaren ikonoa
18 Hoteleko lanaren egunerokoa Bideoaren ikonoa
19 Hoteleko janaria Bideoaren ikonoa
20 Hoteleko lan-baldintzak Bideoaren ikonoa
21 Hotelean arropak garbitzeko Bideoaren ikonoa
22 Cadillac bat eta bizikleta batzuk Bideoaren ikonoa
23 Hotelean lanean, senargaia motorrean bisitan Bideoaren ikonoa
24 Etxean diru gutxi, baina zoriontsu Bideoaren ikonoa
25 Azpeitiko San Inazioetako giroa Bideoaren ikonoa
26 Lehengo janzkera eta orrazkerak Bideoaren ikonoa
27 Urrestillako merkataritza lehen Bideoaren ikonoa
28 Medikuak eta haurdunaldiko gorabeherak lehen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia