Hika kontzienteki nori?<p>Batzuetan ezezagunei hika egin izan die eta haien erreakzioaren arabera hika jarraitu edo zuka-ra aldatu. Zenbaitekin gertatu izan zaio gerora ohartzea badakiela hika eta biek elkarrekin adostea hika egingo diotela elkarri. Orain alabei kontzienteki hika egin beharko diela komentatzen dute. Ez luke gaizki hartuko alabek berari hika egitea. Ohitura kontua iruditzen zaio, ez errespetu kontua.</p>