Zumarragako institutuko aldaketak: euskara gutxi eta neskekin batera eskolan Umetan neskak eta mutilak aparte ibiltzen ziren, bai eskolan eta baita jolasetan ere. Euskaraz egiten zuten beti. Mutilen artean beti hika. Pertsona helduei zuka. Zumarragara institutura joan zenean, han jende gutxik egiten zuen euskaraz eta azkoitiarrei "kaxeros" deitzen zieten. Hantxe ibili zen lehen aldiz neskekin batera eskolan eta arraroa egiten zitzaion hasieran.

Zumarragako institutuko aldaketak: euskara gutxi eta neskekin batera eskolan
Javier Zubizarreta Zubizarreta
- ahotsak.eus