Ondo ikusten du gazteagoek berari hika egitea Garai batean ez zegoen ondo ikusita zaharragoei hika egitea eta oraindik ere ohitura horrek badu indarra. Berak, esaterako, errazago egiten die hika gazteagoei zaharragoei baino. Hala ere ez du gaizki ikusten gazte batek berari hika egitea. Hika gehiago egingo luke, baina batzuetan muga bat sentitzen du, besteek zer pentsatuko ote duten edo.

Ondo ikusten du gazteagoek berari hika egitea
Fernando Aranbarri Oiartzabal
- ahotsak.eus