Apaizak baserririk baserri konjuruak egiten; fraideak Garai batean apaizak baserririk baserri ibiltzen ziren konjuruak egiten. Beraien etxean beti egoten zen bedeinkatutako erramua eta sutara botatzen zen ekaitza zetorrenean. Fedea baino gehiago beldurra zela iruditzen zaio. Fraideak ere asko ibiltzen ziren eta arrautzak biltzen ziren haientzat. Karetan edukitzen zituzten arrautzak etxean.

Apaizak baserririk baserri konjuruak egiten; fraideak
Fernando Aranbarri Oiartzabal
- ahotsak.eus