Gerraostean etxeko gaiak kentzeko beldurrezAmak esaten zuen gerra garaia baino txarragoa izan zela gerraostea. Gose sasoia izan zen. Beraiek ez zuten garirik hartzen, baina baserritarrek lagundu egiten zieten, bizikletak han uztearen truke. Amari entzun izan zion gerraostean gari-zakua hartu eta mendialdera joan izan zirela aita eta biak, zakua han lurperatzeko, inork kendu ez ziezaien.