Etxean noka zen nagusi Gurasoek hika egiten zieten umetatik. Alabei agian gutxiago, gazterik etxetik alde egin eta urruntze horrek hizkeran ere aldaketa eragiten zuelako, antza. Anai-arreben artean hika egiten zuten eta, bost arreba zituenez, noka entzuten zen gehien etxean. Behin arreba txikiak osabari ere noka egin omen zion, artean ikasten ari zela.

Etxean noka zen nagusi
Xabier Eizagirre Landa
- ahotsak.eus