Familiako gozogintzaren hasiera amamaren erroskillekin Amama emakume bizia eta tratularia zen. Mendaroko lehengusuren bati mesedea egin zion eta hark trukean erroskillen errezeta eman zion. Hortik hasi zen amama erroskillak egin eta saltzen. Gerora, euren aitak ikasi zuen eta baita beraiek ere. Aitak karameluak eta "malbabiskoak" ere egiten zituen. Amamak ireki zuen familiako lehenengo denda. Hasieran sindikalisten etxe azpian zegoen. Mari Consuelo jaio zenean, 1938an, Kale Nagusiko 49. zenbakira pasa ziren. Cuenderena zen lokala.

Familiako gozogintzaren hasiera amamaren erroskillekin
Mari Consuelo Domenech Arrieta
, Maria Angeles Domenech Arrieta , Maria Jesus Domenech Arrieta - ahotsak.eus