Euskaraz egitearren, isuna ordaindu behar eskolan<p>Eskolan erdaraz hitz egin behar. Euskaraz eginez gero, isun modura, dirua eraman behar izaten zuten. Berak mojari garbi esaten zion ez zuela dirurik eramango. Amarekin erdaraz egiten zuten, baina bestela beti euskaraz. "Señoritak" edo emakume aberats antzekoek erdaraz egiten zuten, dotoreagoa zelakoan.</p>