Garai batean identifikatzeko dokumenturik ezEuren sasoiko gauza aldrebes bat identifikatzeko dokumentaziorik eza zela dio. Tarragonako unibertsitatera zihoan batean dokumentazioa eskatu zion poliziak trenean eta kongregazioko txartela eman zien. Garai batean nonbaitera joan behar zenerako, zedulak izaten ziren, identifikatzeko, baina ez zuten argazkirik. Zedula elkartrukatu zuten batzuen inguruko pasadizoa. Bere lagunak Iruñera joan zireneko pasadizoa ere kontatzen du. Guardia zibilek eskuak begiratu zizkieten eta ea zer lanbide zuten galdetu.