1933ko izar-aldaketa harrigarria <p>1933an (1913 esaten du, baina 1933 esan nahi zuen) izugarrizko izar-aldaketa egon zen. Ordubetean zortzi mila izar aldatu omen ziren. Ikusgarria izan zela dio. Aurrekoek esaten zuten halakoren bat gertatzen zenean, gerra etortzen zela eta halaxe gertatu zen: handik hiru urtera Gerra Zibila hasi zen. Gerora liburuetan irakurri izan du gertaera horren inguruko azalpena. </p>

1933ko izar-aldaketa harrigarria
Jose Javier Azpitarte Usin
- ahotsak.eus