16 urterekin Udal Musika Banda utzi eta `Txanbolin´ekin itzuliAirezko hainbat instrumentu jo izan zituen. 16 urte ingururekin utzi egin zuen Udal Musika Banda, pilotan aritzeko txarra zela esan ziotelako. `Txanbolin´ zuzendari lanean hasi zenean, itzultzeko eskatu zion. Berari ez zitzaion gustatzen igandetako dantzaldietan jotzea eta halaxe egin zuten tratua: entsegu eta kontzertuetara joan eta erdia ordainduko ziotela.