Ezkondutakoan, arreoa gurdian Norbait ezkontzen zenean, arreoan etxerako gauzak eraman behar izaten ziren: koltxoia, izarak, barruko arropak... Bera ezkondu zenean ere gurdikada eraman zuten. Gurdiak irrintziz ipintzen ziren nahita, norbait ezkontzen zela jakinarazteko. Suziriak ere botatzen ziren. Bi eguneko ospakizunak egin zituzten etxean, bera ezkondu zenean. Txahala hil zuten etxean eta legatzak ere ekarri zituzten kaletik.

Ezkondutakoan, arreoa gurdian
Karmen Uranga Etxeberria
- ahotsak.eus