Kaleko mutikoen arteko jolas eta liskarrak8-9 urterekin auzoetakoen lagun-taldeak izaten zituzten. Prozesioa egiten zenean, ihiak botatzen ziren lurrean. Mutikoak haiek hartu, ezkutura eraman eta jolasean ibiltzen ziren gero. San Juan sua egiten zenean, elkarri materiala lapurtzen ibiltzen ziren, zeinek surik handiena egingo.