Jostunak<p>Arropak egiteko, Azkoitiko jostun bati eramaten zizkioten telak. Kontxak 2-3 hilabete eman zituen josten ikasten Azkoitian. Orduan baziren josteko makinak, hankarekin eragin behar izaten zitzaienetakoak. Abarketak josten ere ibili zen amaginarrebarekin batera, eta abarketa horiek gero saldu egiten zituzten.</p>