Eskola eta maistrak <p>Gaztetan herriko eskola nazionalean eta Miserikordiako mojatan ikasi zuen; baina geroago, Donostiara joan zen ikastera merkataritzako eskolara. Eskola nazionalean egunero abesten zuten "Viva Espa&ntilde;a", baina beraiek garai hartan ez ziren konturatzen zer esan nahi zuen abestiak. Eskola hartan maistrak izan zituen, eta oso onak gainera: bata Iru&ntilde;ekoa zen, eta paregabea zela dio; bestea, ordea, maistra ona bazen, baina asko jotzen zituen umeak.</p>

Eskola eta maistrak
Maria Paula Mengual Larrar
- ahotsak.eus