Erditu ostean elizatik pasa gabe ezin kalera atera<p>Haurra izandako emakumeek zeremonia bat egin behar izaten zuten elizan, hori egin ezean ez zuten etxetik ateratzerik. Manuelaren amak ezin zion jaunartzera lagundu aurretik aipatutako zeremonia hori egin behar zuelako lehenbizi.</p>