Artilezko koltxoiak eta harizko izarak.Koltxoiak ardi-ilezkoak izaten ziren eta tarteka ilea atera, garbitu eta egur batekin jo behar izaten zen harrotzeko. Izarak harizkoak izaten ziren. Arropa erosi egiten zuten eta galtzerdiak etxean egiten zituzten. Mutilek txapela janzteko ohitura handia zuten eta etxeko lanetarako, berriz, kapela.