Jostun etxez etxe; lanaren prozesua eta zehaztasunakNon aritzen zen etxez etxe josten. Han pasatzen zuen astebete etxean bertan josten edota jantziak “arrimatzen” (konponketak egiten), “azpilzunak” (azpildura) eta “peazuak” (adabakia) ematen. Bere josteko makina erosi zuen eta josteko prozesua kontatzen du: patroiak egin, “kroxetakin” (orratza) eman, “fofilatu” (albaindu), aizturrekin moztu... Oihal mota ezberdinak erabiliz. Ezkondu ondoren ere segitu zuen, etxekoentzat eta herrikoentzat.