Behiak etxean hazi, haragia idortu eta salduGerra denboran, astean behi bat edo bi hiltzen zituzten etxean, isilka. "Buxerak" (harakina) hiltzen zituen. Aezkoa aldetik ekartzen zituzten oinez behiak. Puskatu eta selauruan ematen zituzten idortzen, gero saltzeko, hoteletara bereziki.