Biriketako gaitzarentzako erremedioakBiriketako gaitzarekin hil zen amama, berak 8 urte inguru zituela. Orduko erremedioak: kristalezko ontzi baten kotoia jarri, alkoholarekin busti eta su eman. Hura saihets aldean jartzen zuten gero. Bilbon bizi zen izeba batek tea ekarri zien, sendagaitzat. Baina amama ez zen sendatu.