Piztiak eta uretako animaliakLehen ez ziren azeriak eta basurdeak ikusten, orain, ordea, bai. Putzuetan, zapoak, ugaraxoak (igelak) eta ezkailuak egoten ziren ugari. Esne-galdara eramanez gero ezkailuz betetzen zen galdara. Lehen errekan ezkailuak eta karramarroak ere egoten ziren; gaur egun, ordea, ez dago horrelakorik.