Libre geratu ondoren, heriotza-beldurrik handienaLiberatu zituztenean, Austriako mugara eraman zituzten. Kamioi gidariak amerikarrak ziren; mozkortuta omen zeuden eta edozein lekutatik joaten omen ziren. Bost urte preso eta bonbapean egon ondoren, orduantxe pentsatu omen zuen hil behar zuela. Ez zuen oso iritzi ona atera amerikarrez. Gidariok zoro eta basati hutsak omen ziren.