1945eko aliatuen bonbardaketak, arorik izugarriena 1945ko aire-bonbardaketak, berak ezagutu duen arorik izugarriena. Hegazkin amerikarrak, ingelesak, frantsesak izugarrizko sarraskia egin zuten Alemaniako hirietan. 1944ko uztailaren 14an 80 bonbardarik bi orenez bonbardatu zuten Sttutgart. 3.000 lagun hil ziren. Bera zegoen lekuan, jantoki azpiko babeslekuan bonba bat erori eta 156 lagun hil ziren, bakarra salbatu. Bera ez zegoen berandu heldu zelako eta zaindariak ez ziolako sartzen utzi. Mercedes fabrika guztiz birrinduta geratu zen.