Marianneren senarra alemanek hil erresistentzian aritzeagatik Mariannek dio Atharratzera bai, baina Maulera eta ez zirela joaten. Ez duela anitz profitatu gazte denbora. Beti lanean etxean. Aita gazterik galdu zuen, senarra ere bai, ezkondu eta hiru hilabetera, alemanek eraman eta garbitu baitzuten erresistentzian aritzeagatik. Salaketa baten erruz erori omen ziren bera eta beste bi lagun.