Bestaberri (Berbizkunde) Eguna Atharratzen prozesionea egiten zen Bestaberri egunez. Kanpoan ezartzen zen aldarea, eta bidea lorez eta belarrez estaltzen zen. Klika (musikariak) ere baziren. Baina haren beharrik ez omen zen elizan, oso kantari onak zeudelako.