Ogia labean egiten<p>Garia ("ogia") ez zen saltzen. Ogia egiteko eta abereentzako erabiltzen zen. Astean behin egiten zuten, neskenegunez (larunbata). Goizeko zortzietako piztu behar izaten zen labea ondo berotu zedin. Labea gorritutakoan, eguerdi aldera sartzen zen ogia.</p>