Gasteiz, guztiz erdaldunaGasteizera bizitzera joan zirenean, Arantxa ez zen gustura sentitu. Euskaraz ezin hitz egiteak deseroso sentiarazten zion eta bakarrik sentitzen zen. Gasteizen, euskara eta gaztelania egingo zela uste zuten, Ataun inguruko beste herri batzuetan bezala. Baina aurkitu zutena bestelakoa izan zen.