Artoa eta indaba nola ereiten zituztenBabarruna artoarekin batera ereiten zuten. Lau arto ereiten zituzten, karratu baten eran jarrita, eta erdian indaba ale bi jartzen zituzten. Orduko artoa motza izaten zen, eta gorria. Santiagoko inguruan garea kentzen zioten. Arto hura hobea zela dio. Aldapa zegoen lekuan, lehenengo artoa ereiten zuten "harrika" eta hura hazita zegoela, indaba.