Elkarteetako lagun-taldeak sagardotegietan Errekalde baserriko sagardotegian jatekoa ere ematen zuten. Haragia eta arraina kanpoan erretzen zituzten parrila batean. Elkarteetako jendea joaten zen sagardoa probatzera. Ondoren erosi egiten zuten sagardoa eta botilatan eramaten zuten. Arzakek ere egiten zuen.