Sagarraren bilketa eta garraioa
Baserriaren goikaldean sagastia zeukaten baina inguruko herrietatik ere ekartzen zuten sagarra. Kizkiarekin sarera bildu eta handik zakua betetzen zen. Zakuak lotu eta leran ekartzen zituzten. Gurdiarekin eta kamioiarekin ekartzen zituzten inguruko herrietatik sagarrak.