Sagardoaren prozesua eta patsazuloa Sagardoa egiteko prozesua azaltzen du. Makinarekin txikitzen zituzten sagarrak eta ondoren tolarera pasatzen zuten. Handik ateratako zukua tiniarekin kupelera pasatzen zuten. Patsazuloa non zegoen eta zertarako erabiltzen zuten kontatzen du. Patsa ganaduari ematen zitzaion eta negu guztirako beste izaten zuten.