Etxekoa ez zen sagarra
Sagarrak zakuetan sartzen zituzten. Beste baserri batzuetatik erosten zuten sagarra. Gurdietan ekartzen zieten. Inguru-ingurutik ekartzen zuten sagarra, urrutiagokoak ez zuela balio esaten baitzen. Geroago, Lesakatik eta Orio ingurutik ekartzen zuten sagarra.