Sagarra noiz eta nola bildu Bazuten sagastia etxean eta denetariko sagarrak izaten zituzten. Santa Kurutze egunaren ostean, erori ahala batzen zuten sagarra, bere puntuan zegoela esan nahi baitzuen. Aurretik eroritakoak ez zuen balio izaten eta Santa Kurutze egunerako bildu egiten zituzten. Kizkia eta saskiarekin biltzen zituzten.

Sagarra noiz eta nola bildu
Andoni Arzallus Aristi
- ahotsak.eus