Sagardotarako botilak
Makina txiki batekin botilak nola garbitzen zituzten azaltzen du. Botila hutsak ekarri egiten zituzten bezeroek. Sagardoarentzako botila bereziak egiten ziren. Botiletako ura farmazietan saltzen zuten lehen eta litrokoak zirenez, haiek ere sagardoz betetzen ziren. Haiek gutxitutakoan, txanpain botilak erabiltzen hasi ziren.