Bertsoak eta apustuak
Bertsotan eta kantari aritzen ziren gazteak Ergobin. Bertsoa eta apustua izaten ziren haien ohiko jardunak. Astigarragan bazen bertsolari bat, Inaxio Berasarte. Bertsolari ezagunak festetan etortzen ziren. Bertako jendea berehala hasten zen bertsotan.