Zizarra eta sagardoa Sagardoa egiteko prozesua azaltzen du. Lehen lau edo bost lagunen artean egiten zuten sagarra jotzeko prozesua. Sagarra ganbarara igo eta matxakara joaten zen eta handik dolarera. Irailean hasten ziren sagarrak biltzen eta aurreneko sagardoa gabon aurrean izaten zuten, zizarra izenekoa. Santa Krutzak artekoa zizarra izaten zen, handik aurrerakoa, sagardoa.