Donostiako tabernariak kupelak aukeratzen
Sagardo denboraldia bukatzean, botilaratu egiten zuten. Donostiatik etortzen ziren tabernariak kupela eskatzera; haiei txanpain botiletan eramaten zieten sagardoa. Idiekin eta gurdiekin zein kamioiarekin eramaten zituzten botilak. Ergobin guardabinoak egoten ziren kanpotik zetorren alkoholagatik zerga kobratzen. Sagardoa zein tabernatara eramaten zuten aipatzen du.