Sagardoa xoxean saltzen zenean
Orduko sagardotegia: hamar upel inguru izaten zituzten eta txotxean saltzen zuten sagardoa. Edalontzia "xoxian" saltzen zuten, zentimo batean. Sagardo ona non zegoen berehala zabaltzen zen. Kupel bat bukatzen zenean, beste bat hasten zen. Jendez gainezka egoten zen sagardotegia. Mahaiak kupelen ondoan eta ikuluan izaten zituzten.